Ondarea jendaurrean

Guaixe 2015ko eka. 2a, 10:32

Larunbateko aurkezpenean ezin izan zuten elkarrizketatu guztiak egon.

Larunbatean 200 bat uhartear elkartu ziren Larrabieta frontoian. Oraingoan frontisak Uharte Arakili buruzko testigantzak jaso zituen. 21 uharteharrei aurreko mendeko bizimoduez eta ohiturez hizketan grabatutakoaren lagin bat eman baitzuen jendaurrean udalak eta Labrit multimedia enpresak. 21 elkarrizketatuek oroigarri gisa euren grabazioaren kopia DVDan eta Uharte Arakilgo armarria zuen ttattarrekoa jaso zuten.

Udaletik jakinarazi digutenez, ondare ez-materialaren bilketaren aurkezpen bideoaren emanaldi berria festen aurretik, hilaren 23an, plazan eginen da. Frontoian ez baitzen ongi entzun.

PATRIMONIO INMATERIAL - UHARTE ARAKIL - ONDARE EZ MATERIALA from Labrit Multimedia on Vimeo.

Erlazionatuak