Udalen osaketa 2015

Estreinako emakumea alkatetzan

Guaixe 2015ko eka. 16a, 13:38

Larunbatean kargua hartu zuen Ainara Aiestaran Ijurko Uharte Arakilek izan duen lehen emakume alkatea da. EH Bilduko beste lau zinegotziek haren aldeko botoa eman zuten: Miren Rabaz Irañeta, Juana Maria Sainz Betelu, Mikel Razkin Barandarain eta Javier Rodriguez Astiz. Aiestaranek azaldu zuenez, lau lan ildo izanen dituzte legealdi honetan: erabakitze eskubidearen aldeko lana, herritarrak udalean parte hartzeko bideak irekitzea, gardentasuna eta herritar guztien ongizatea.

UPNko Jorge Martin Perez Vizcainok Fernando Sabater filosofoaren testu bat irakurri zuen. Francisco Jose Fernandez Garcia da erregionalisten bigarren zinegotzia.

Erlazionatuak

Aiestaran, alkate

Guaixe 2015 mai 28 Uharte Arakil