Uhartearren elkarrizketetatik sortu da biharko ospakizuna. Batetik, beste herrietan dauden erromeriei “inbidiz” begiratzen diete. “Guk herrian hainbeste ermita izanda ez dugu halakorik, herri guztia mendian edo basoan elkartzeko abagunea” azaldu digu Josu Uhartek. Bestetik, herrian dagoen ondare zabala uhartearrei ezagutaraztea nahi dute. Horrela sortu da Sustrai eguna. Uhartek jakinarazi digunez 50 pertsonek baino gehiagok eman dute bazkarirako izena. Antolatzaileek biharko abiapuntua eta gero urtero mami gehiago gehitzeko asmoa dute.
Egitaraua
12:00etan Txupinazoa.
12:10ean Triki-poteoa Uharteko fanfarrearekin.
13:30ean San Bartolomera igoera.
14:30ean Bazkaria.
16:30ean Bazkalostekoa.
17:30ean Jokoak.
19:00etan Herrira jaitsiera.