Zubi zaharretik pasatzeko pisu muga

Guaixe 2015ko urr. 15a, 15:28

3.500 kilo baino gehiagoko ibilgailuak ezin dira herri iparraldean dagoen zubitik pasa eta industrialdeko ingurabidea erabili beharko da.

Boluntarioek XIV. mendeko zubia garbitzeko lanak egin zituzten agorrila akaberan eta horretan ari zirela hainbat matxura opatu zituzten bidean. Agerikoak dira, esaterako, ibilgailu handi batek zubiaren ezkerreko petrilean egindako zartatua edo ibaiaz bestaldeko oinarria babesteko uretan dagoen harrizko egituran dagoen zuloa.

Horien berri jaso zuten udalean, eta zubiaren aldamenean jarri berri dute handik ezin direla 3.500 kilo baino gehiagoko ibilgailuak pasa. Udal arkitektoari zubiaren egoerari buruzko txostena eskatu diote. Kultur Departamentuari bilera eskaera egin dio udalak. Zubia konpondu eta berezko izaera mantentzen laguntzeko diru-laguntza eskatuko diote.  
Bestetik, Ebroko Ur Konfederazioari zubi ondoko txipu pare bat mozteko baimena eskatu dio.