Artzain Egunaren 50. urteurrena

Artzain Eguneko argazkilari onenak sariekin

Guaixe 2017ko ira. 14a, 19:42

Cristina Urroz eta Juan Carlos Irigoien, izkinetan, Aralar Mendi elkarteko kideekin

Artzain Egunean argazki lehiaketa antolatu zuten Aralar Mendi elkarteak eta Guaixe fundazioak. Sariak asteazkenean jaso zituzten sarituek. Juan Carlos Irigoien Gorritik lehen saria eskuratu zuen, bi pertsonendako asteburuko egonaldia hotel batean. Bigarren saria Cristina Urrozendako izan zen, asteburuko egonaldia Sakanako landetxe batean. Eta, azkenik, www.guaixe.eus web bidezko botazioak Mikel Ganboari hirugarren saria eman zion, bertako produktuen lote bat. Berak ezin izan zuen sari banaketan egon.

Erlazionatuak