Uharte Conocer Navarra argazki lehiaketan bigarrena

Guaixe 2017ko aza. 23a, 16:29
Eduardo Uharte Uharteren Arakilgo zentinela argazki saritua. Argazkia: Conocer Navarra

Eduardo Uharte Uhartek irabazi du saria

Arakilgo malkar baten gainean ahuntza argiaren kontra, iluntzean. Arakilgo zentinela izenburua duen argazki horrek eman dio saria Eduardo Uharte Uharteri Conocer Navarra argazki lehiaketan. Hiriberriko argazkilariak argazkilaritza materiala erosteko mila euroko txartela eta xarma duen hotel batean asteburuko egonaldia irabazi ditu. 14 urteetatik argazkiak ateratzen ari da, hainbat sari eskuratu ditu eta bere lanak Nafarroako Gobernuaren karteletan argitaratu dira ere. Erretratuak egiten hasi bazen ere, egun paisaiei argazkiak egitea du gogokoen.

Erlazionatuak