Martxoaren 8aren inguruan hitzordu ugari

Guaixe 2018ko mar. 2a, 14:11

Uharte Arakilen emakumezkoen grebaren berri emateko informazio mahaia jarri zuten larunbat eguerdian. Kinto ospakizunak ziren herrian eta mugimendu feministako kideek heldu den ostegunerako deialdiaren berri zabaltzeaz aparte, besoko moreak ere banatu zituzten. Gaurtik aurrerako egitaraua du Uharte Arakilgo mugimendu feministak. Hala, asteleheneko dokumentalaren bidez, “familia eta elkarbizitza egoera desberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu/genero sistemak gure bizitzan duen eragina praktika desberdinen bidez” azaleratzen duen dokumentala emanen dute, gaiaren inguruko hausnarketa sustatzeko. Osteguneko deialdiekin segituko dute. Bukatzeko, mugimendu feministaren historiari buruzkoa hitzaldia iragarri dute.

Egitaraua
Martxoak 2, ostirala
18:00 Informazio mahaia eta propaganda egiteko auzolana.

Martxoak 5, astelehena
18:00 Arrakala dokumentalaren emanaldia, udaletxean.
20:00 Afari-merienda autogetionatua alondigan.

Martxoak 8, osteguna
11:00 Kafe tertulia, alhondigan.
12:00 Eltze-jotzea eta kontzentrazioa, plazan.
19:00 Altsasura joateko elkarretaratzea.
20:00 Denok Altsasura!

Martxoak 12, astelehena
18:00 Gure genealogia feministak. Hizlaria:  Miren Aranguren.