Taldea berria da, baina taldekideak musikaren munduan esperientzia dute: Dida taldeko kideak ziren Beltza, Martiarena eta Uharte
Nola sortu da Shibuya taldea?
Lehen Dida taldea ginen. Iosuk, gure abeslariak, taldea utzi zuen. Bi urte-edo egon gara abeslaririk gabe entseatzen. Eta, orduan, Maria hasi zen gurekin abesten. Erabaki genuen taldeari izena aldatzea eta hor hasi zen Shibuya bide propioa egiten.
Nolakoa izan zen Dida eta nolakoa da Shibuya?
Didarekin duela hamar urte inguru hasi ginen, 2006 urtean gutxi gora behera. 20 kontzertu inguru egin genituen: Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen, Olaztin... Shibuyan Didako abestiak egiten ditugu gehienbat, baina orain abesti berriak egiten hasi gara. Gainera, Mariaren ahotsera moldatzen ari gara abestiak abeslari bakoitzak modu propio batean abesten duelako.
Nolako esperientzia izan zen?
Esperientzia polita izan zen. Gustura gabiltzalako egiten dugu, bestela ez ginen ibiliko. Guztion helburua ongi pasatzea eta ikastea da. Astean behin entseatzera elkartzen gara, ongi pasatzen dugu eta garagardo pare bat hartzen ditugu.
Gaur kontzertua eginen duzue Irurtzunen. Zenbat kontzertu eman dituzue orain arte?
Bi kontzertu eman ditugu. Lehenengo Nabaskozen egin genuen Didaren azken kontzertua han egin genuelako, eta Shibuyaren lehenengo kontzertua han egitea erabaki genuen. Eta gure jendearen aurrean ere aurkeztu ginen Uharte Arakilen. Ateratzen badira oso gustura, baina helburu nagusia ongi entseatzen dugunean ongi pasatzea da. Bi urte egon ginen kanpoan jo gabe entseatzen abeslaririk gabe geundelako. Orain Maria etorri dela helburua agertokira ateratzea da eta disko bat grabatzea. Josuk ezin zuen hiru haur izan zituelako eta uztartzea oso zaila delako, baina orain posiblea dugu. Deitzen bagaituzte, joango gara. Abuztuan oporretara goaz, baina iraletik aurrera kontratatu nahi bagaituzte, prest gaude.
Zer musika estilo jotzen duzue?
Betiko galdera. Denetariko abestiak ditugu. Elkarren artean zerikusi handirik ez duten abestiak ditugu. Rocka izan daiteke? Ez dakigu nola definitu. Baditugu metaleroagoak diren abestiak, azkarragoak, balada bat ere dugu, poperak direnak... Garaiaren araberakoa izan ohi da. Gustatzen zaigun musika jotzen dugu.
Bukatzeko, izena nondik dator?
Batzuk daude... Nik dakidana da deitu zigutela Nabazkozetik eta esan ziguten: eman izen bat ya. Eta egon ginen bost minutu Uharteko elkarteko atean eta zein izen jarriko diogu eta Shibuya!Bozketa egin genuen eta esan genuen: ba bueno, horri jarriko diogu. Zer da Shibuya? Japongo kale famatu bat da, Tokyoko bidegurutze famatu bat eta orduan gu ginen, bideak egiten du hola, eta orduan gentozen Atxer, Julen eta Haitz eta orduan Maria elkartu da eta jarri da erdian.