Aralar magalean dagoen Agiri despopulatuko elizan arkeologia-indusketa egin ondoren, hura egonkortu eta zigilatzeko joan den urtean hasitako lanek segida izanen dute aurten eta heldu den urtean. Hala jakinarazi digu Juana Sainz Betelu alkateak. Kultura Departamentuaren arkeologia sailarekin elkarlanean ari da udala. Joan den urtean materiala ordaintzeko diru-laguntza jaso zuen eta aurten ere eskaera egin nahi dute.
Bestalde, alkateak jakinarazi digu San Juan plazan dagoen haurren jolas parkea agorrilerako konpondu eta berritu nahi dutela. Herrian dagoen bakarra da eta urteak dauzka dagoeneko.