Aralarko santutegiko arkeologia-indusketaren emaitzak azalera

Guaixe 2018ko urr. 27a, 09:56
Aurreko urteetan lurpetik ateratako hezurdurak garbitzen egon dira aurten ere.

 

Fran Valle de Tarazagak eta Emma Bonthornek zuzendutako Adituko arkeologo taldea Aralarko santutegi inguruan egon da lanean hirugarren urtez. Aurreko urteetan santutegiaren iparraldean opatutako pareten inguruan ikerketan sakondu zuten udan. Lortutako emaitzen berri emanen du Valle de Tarazagak Zamartzeko elizan gaur, 17:00etan.

Erlazionatuak