Montessori pedagogiaren oinarria matematika arloaren inguruan dago. Uharte Arakilgo eskolako gurasoei eta interesatuta dagoen guztiei zuzendutako tailerra da. Hara joaten direnek haurraren izaeraren ezagutzara gerturatuko dira eta, adibide gisa, matematiken ikasketa prozesuan pertsona helduen laguntza aztertuko dute. “Horrek guztiak haurraren eboluzio beharretan lagunduko gaitu, erantzun egoki bat emateko, ulermenaren eta errespetuaren abiapuntutik”. Izan ere, “haur bat ulertua eta errespetatua sentitzen denean, onartua ere sentitzen da eta hau behar beharrezkoa da autoestimuaren garapenerako eta bere segurtasunerako, bere bizitzan bidea egiteko.
Irurtzungo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskolako guraso elkartearekin batera antolatu du tailerra, eskolaren laguntzaz. Cristina Matak emanen ditu azalpenak. Tailerrean landuko diren gaien artean daude: gizakiaren garapena, haurtzaroaren izaera; haurraren ikasketetan laguntza ematea eta autonomiaren garapena. Parte hartu nahi duenak gizarte zerbitzuen 948 600 694 telefonora hots egin edo ssbirurtzun.izabala@gmail.com e-postara idatzi dezake.