Ostiralera arte hirigintza plan berriaren inguruko zalantzak arkitektoekin argitzeko

Guaixe 2018ko abe. 18a, 12:03

Uharte Arakilgo hirigintza plana berritzeko parte-hartze prozesua despedituta Lurraldearen Okupazio Estrategia eta Modeloa osatu da. Dokumentu horrek Uharte Arakilen lehentasunak, hazkunde eredua, baliabideen aprobetxamendua eta ahulguneak gainditzeko bideak zehazten dira. Udalak txostena Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidali aurretik, uhartearren zalantzak argitu eta iradokizunak jasotzeko prest egonen dira udal arkitektoak. Horretarako, norberaren izenean  udaletxean edo www.uhartearakil.com web orriaren bidez txanda eskatu beharra dago eta zehaztu zein kaleri edo eremuri buruz aritu nahi duten. Kontsultak ordu erdiko iraupena izanen dute gehienez. Arkitektoekin egoteko azken eguna ostirala izanen da.