Urte berriak udaletxeko safei berritua ekarriko du

Guaixe 2018ko abe. 23a, 13:11
Udaletxeko safeiaren ikuspegia 2015ean.

2018a despeditzerako igogailua martxan izanen da eta ilbeltzaren erdialderako ganboikoa eraberritua izanen da.

Uharte Arakilgo udaletxeko safeian langileak ari dira. Teilatu azpiko 330 metro karratu inguruko espazioa egokitzen ari dira duela hilabete eta erditik. Juana Sainz Betelu alkateak esan digunez, “hutsik zegoen safeia eta lanak bukatu ondoren bi gela handi eta biltegi bat izanen dira. Geletako bat batzar, hitzaldi edo bileretarako izanen da. Beste gela, berriz, erabilera anitzekoa izanen da”. Azken horrek haurrendako ekintzak, tailerrak edota liburutegia hartu ditzakeela azaldu digu alkateak.

Sainzek jakinarazi digunez, “Ganboikoko lanak ilbeltzaren erdialderako despedituta izanen dira”. Lanek 89.62,75 euroko aurrekontua dute eta 50.000 euroko diru-laguntza. Haietatik % 65 Feader Europako funtsetik jaso ditu udalak eta beste % 35 Nafarroako Gobernutik. Lan horiekin batera, udaletxeko igogailua martxan jartzeko lanak hasi ziren. “Igogailurako zuloa egina zegoen. Araudira egokitu da guztia. Dagoeneko despedituta daude lanak, urte akaberarako erabilera baimenak jasotzea espero dugu”.