Lau festa egun aurretik

Guaixe 2019ko eka. 21a, 10:02
Uhartearrak dantzan.

Egitaraua
Garagartzaroak 21, ostirala
18:00etan Festei hasiera emanen dien suziria, Uharte Arakilgo konpartsaz lagunduta, jarraian Donibane elkartearen eskutik auzatea.
18:30ean 2018an jaiotako haurrei omenaldia eta zapi banaketa.
19:45ean Uharte Arakilgo konpartsa eta gaiteroez lagunduta San Migueli ongi etorria.
21:00etan 10. Patata tortilla lehiaketa (tortillak 20:45etik 21:00etara aurkeztu behar dira). Jarraian haien dastaketa.
22:00etan Zezenzuskoa.
00:30etik 02:00etara Dantzaldia Pilgrim´s taldearekin.
02:00etatik 04:00etara Dantzaldia Balber dj-rekin.

Garagartzaroak 22, larunbata
10:30ean Zamartzera erromeria, Uharteko konpartsa eta gaiteroekin lagunduta. Jarraian auzatea.
14:30ean Jubilatuen bazkaria, Andoni Gastaminzak girotuta.
15:00etan Parrillada herrikoia San Juan plazan (ogia, ardoa, mahaia eta aulkiak udaletxeak jarriko ditu).
19:00etatik 21:30era Herriari itzulia Elektro-txufla taldearekin.
22:00etan Zezenzuskoa
00:30etik 04:00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin.

Garagartzaroak 23, igandea
11:00etan Meza. Jarraian Uharte Arakilgo erraldoi eta buru-handien konpartsa eta auzatea.
13:15ean Galtxorratx dantza taldearen dantza ikuskizuna.
17:30ean Parkour ikuskizuna, San Juan plazan.
19:30ean Aralar Mendi elkarteak eskainitako sardina- eta txistorra-jana.
20:00etatik 22:00etara Los Tenampas.  
22:00etan San Juan suak Uharte Arakilgo zanpantzar taldearekin.

Garagartzaroak 24, astelehena
11:30ean Meza. Jarraian erraldoi eta buruhandien konpartsa.
13:00etan Uharte Arakilgo zortzikoa. Edozeinek parte har dezake. Jarraian auzatea.
14:30ean Haurren bazkaria.
16:00etatik 17:30era Haurrendako puzgarriak.
17:30ean  3 x 3 Aretoko futbol txapelketa.  
19:00etan Txokolate-jana.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Ki dj-rekin.
22:00etan Zezenzuskoa.
00:30etik 04:00etara Dantzaldia Kenbat taldearekin.