Amaia Razkin

"Euskal Selekzioarekin lasterketa gehiagotan aritzekoa nintzen, baina guztia pikutara joan da"

Maider Betelu Ganboa 2020ko ekainaren 17a

Aurtengo denboraldian Mendi Lasterketen Euskal Selekzioarekin lasterketa gehiagotan aritzea zen Amaia Razkin korrikalari uhartearraren helburua. Ultra Montseny eta Goierriko 2 Handiak ultrak egiteaz gain, Espainiako Linea eta Ultra Txapelketan aritu nahi zuen, baina osasun krisiagatik ezinezkoa izanen da. Hala ere, lasterketaren batean aritzeko itxaropena ez du galtzen.

Erlazionatuak