Udalak San Migel festak bertan behera utzi ditu

Guaixe 2020ko ira. 21a, 11:56

Uhartearrak zortzikoa dantzatzen. Artxiboa.

Pandemiagatik hartu da erabakia. “Uhartear guztien ardura eta konpromisoarekin lehenago bukatuko da”.

COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun-krisia dela-eta, Uharte Arakilgo Udalak festan bertan behera utzi ditu. Pandemia ez hedatzeko hartutako neurriak herritarroi hainbat segurtasun eta osasun neurri bete behar dira, besteak beste, taldekatzeak saihestea edota pertsonen arteko distantziak mantentzea. Udaletik gogorarazi dute, pandemiak eraginda osasun-alarma indarrean dela eta legez ezarritako neurriak errespetatzea ezinbestekoa dela. 

Hori guztia kontuan hartuta, Uharte Arakilgo Udalak adierazi duenez, “gure herritarren osasuna zaindu eta babestea da gure lehentasuna. Egoera hau ahalik eta lasterren bukatzea nahi dugu eta herri bezala jokatzeak, elkar zainduz, lagundu dezake”. Horregatik utzi du udalak festa egitarau ofiziala bertan behera. Hala ere, udal arduradunek adierazi dutenez, “egoera honek aurrera egin ahala eta alarma egoeraren ondorioz zehaztutako baldintzetara egokitutako kultura jarduerak, ekintzak edo plan bereziak adosteko prest gaude. Beti ere, oinarrizko baldintzak errespetatzen diren heinean”. 

Erlazionatuak