Laino txikia Uhartera iritsiko da

Guaixe 2021ko api. 14a, 11:01
Xabier Etxaniz eta Monika Arratibel 'Laino txikiaren' sortzaileak Durangon. UTZITAKOA

Monika Arratibel idazlearen eta ipuin kontalariaren eta Xabier Etxaniz marrazkilariaren ipuinaren aurkezpena izanen da larunbatean, 17:30ean, Uharte Arakilgo udaletxearen ganbaran.

Laino txiki, egizu negar poliki Monika Arratibelek eta Xabier Etxanizek pandemiaren hasierako konfinamenduan sortutako ipuin bat da. Bideo bezala Euskal Herritik bidaiatu zuen Laino txikiren istorioa, eta ondoren liburu formatua kaleratu zuten. Orain, liburuaren aurkezpenak egiten ari dira eta larunbatean, apirilaren 17an, 17:30ean, Uharte Arakilgo udaletxearen ganbaran egonen dira.