Ombuaren itzala zabaltzen

Guaixe 2021ko mai. 11a, 11:25
Patxi Bisquert 'Ombuaren itzala' egitasmoaren aurkezpen batean. XABIER VELEZ/ARTXIBOA

Bihar, maiatzak 12, 19:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean Patxi Bisquertek auzolan film proiektuaren aurkezpena eginen du. 

Ombuaren itzala Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitzaren eta lanaren inguruko filma da. Patxi Bisquert zinemagilearen proiektua da, baina auzolanean gauzatuko du eta, horretarako, ehundaka aurkezpen eginen ditu Euskal Herrian zehar. Sakanako hainbat herritan egon da, eta bihar, maiatzak 12, asteazkena, 19:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean izanen da. Auzolanean parte hartzeko bi aukera daude: alde batetik, aldez aurretik sarrerak erostea; 10 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunean. Bestetik, mezenazgoa dago, gehien bat enpresei eta erakundeei bideratuta. 

Erlazionatuak

"Pello Mari Otaño berpizten ari gara"

Erkuden Ruiz Barroso 2021 ots 08 Errotz