Mikel Goiaingeruaren Kofradiaren eguna udazkenean izanen da

Guaixe 2021ko eka. 18a, 12:28

Jendea Aralarko santutegian bisitan. ARTXIBOA

Igandean izan behar zuen, baina pandemiagatik lastaileko lehen hamabostaldira pasako dute.

Azken urtean hildako Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako, Anaitasuneko kideen eta Ongile guztiak gogoan izaten dituzte urtero. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiaren egunean izaten da hori. Aurten iganderako iragarria zegoen. Lehenik, 12:30ean, meza. Ondoren, kofradeen bilera egitekoa zen eta, despeditzeko, anaiarteko bazkaria egitekoak ziren. Kofradiako lehendakari Jose Mari Ustarrozek jakinarazi duenez, “COVID-19ak oraindik gure artean dagoenez, eta txertoak nahi hainbat jarri gabe daudenez, komenigarria jo dugu kofradiaren eguna atzeratzea. Lastailaren lehen hamabostaldian izanen da. Izurritea gainditu bada, askatasun osoz elkartzeko arazori ez badago, deialdi ofiziala eginen diogu bazkide bakoitzari”.