Oso giro ona zegoen atzo Uharte Arakilen, jende dexente bildu baitzen Uharte Arakil-Beriain Km Bertikalean parte hartu zuten 200 korrikalariak ikusteko. Frontoiaren paretik binaka atera ziren korrikalariak, 30 segundora. Eguraldia fresko esnatu zen, korrika egiteko aproposa, eta ikusgarri aritu ziren korrikalariak.
Mikel Beunza 5 kilometro eta 1.2023 metroko desnibela gainditzen azkarrena izan zen (41:35). Xabier Macias (42:44) eta Hodei Samaniego (44:07) korrikalarien aurretik. Lehen sakandarra 11. postuan sailkatu zen Igor Arrieta Lizarraga txirrindulari uharte arakildarra izan zen (46:26). Emakumezkoetan Maria Ordoñez ikusgarri aritu zen (48:51) eta ia hiru minutu atera zizkion Naiara Irigoieni (51:38). Igone Camposek osatu zuen podiuma (53:18). Sakandarren artean Marina Zabala izan zen azkarrena (1:02:11). Aipatzekoa da Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala, aldi berean, Nafarroako Km Bertikalen Txapelketa izan zela.