Loreak tren istripuan hildakoen omenez

Guaixe 2022ko api. 4a, 10:43

Ostegunean 25 urte bete ziren Uharte Arakilen tren istripua izan eta 18 pertsona hil zirela. Hori dela eta, urtero moduan, hainbat senide Uharte Arakilera joan ziren igandean.

Batzuk zuzenean oroigarrian haien hildakoen omenezko loreak jarri zituzten. Uharte Arakilgo Udalak ere lore eskaintza egin zuen. Beste senide batzuk hildakoen omenezko elizkizunean parte hartu zuten eta, ondoren, oroigarria dagoen tokiraino joan ziren. Apaizak gidatuta, han, errespontsua eta Aita Gurea errezatu zituzten. Eta lore eskaintza egin zuten. Omenaldia despedituta, senideak elkarrekin hizketan gelditu ziren. 

Erlazionatuak

Trenbidearen istorioak

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2022 mar 31 Uharte Arakil