Aralarko Lakuntzetxearen mustutzea

Guaixe 2022ko eka. 2a, 09:12

Uztailaren 3an santutegiko Lakuntxetze edo Deierri etxea berritua mustuko dute. Lehen solairuan interprestazio gunea eta erabilera anitzeko gela egonen dira, eta bigarren eta azken solairuan artxiboa. 

2020ko maiatzean hasi zituzten Aralarko santutegiko Lakuntzetxe edo Deierri etxea berritzeko lanak. Lehen solairuan santutegiari buruzko interpretazio gunea egonen da, besteak beste, historian barna egindako ibilbide multimediarekin, baita erabilera anitzeko aretoa ere. Bigarren eta azken solairuan kofradiaren eta santutegiko historia artxiboa eta lan gune bat egonen dira. Behe eta bigarren solairuak garilaren 3an, igandea, mustuko dituzte, 12:00etan. Mustutzearen ondoren, 12:30ean, meza izanen da eta ondoren Etxarri Aranazko abesbatzak kontzertua eskainiko du. 

Erlazionatuak