Gorde data: abuztuak 28, Artzai Eguna

Guaixe 2022ko uzt. 4a, 14:19

Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkarteak antolatutako festa pandemia aurretiko moduan ospatuko dute aurten. 

Abuztuaren 28an, igandea, ospatuko dute Uharte Arakilgo 54. Artzai Eguna, bi urtez ospatu gabe egon ondoren. 2020an Covid-19 birusak eragindako pandemia egoeragatik bertan behera utzi behar izan zuten, eta iaz osasun eta segurtasun neurrietara egokitutako eguna antolatu zuten, eta bakarrik gazta eta artzain txakur txapelketak antolatu ziren. Aurten, aldiz, pandemia aurretiko bezalako Artzain Eguna antolatuko du Aralar Mendi elkarteak. 

Artzai Eguna 09:30ean hasiko da, Uharte Arakilgo plazan, kaletan eta inguruetan. Hauek dira egunean zehar eginen dituzte txapelketak eta erakusketak: 

  • Nafarroako Ardi Latxen XXXVII. Erakusketa eta Esne Ekoizpenaren Lehiaketa.
  • Latxa Arrazako Aziendaren Estatuko XVII. Lehiaketa. 
  • Nafarroako Ardi Latxen Esne Gordinarekin Egindako XLI. Gazta Lehiaketa. 
  • Arratsaldean, 17:00etan, Geinberan Nafarroako Artzain Txakurren LIV. Lehiaketa jokatuko da. 
 
Erlazionatuak

Artzainen festa eguna

Erkuden R. B. eta Eneida C. M. 2020 abu 26 Uharte Arakil