Turismo informazio puntua zabalik dago

Guaixe 2022ko uzt. 8a, 14:01
Turismo informazioa jaso daiteke santutegi ondoko etxolan. SGA

Aralarko santutegiaren ondoan kokatuta dago.

Joan den ostiralean zabaldu zuten Plazaola turismo partzuergoak eta Sakanako Garapen Agentziak Aralarko turistendako informazio etxola. Bisitariei harrera egiten Unai Artola ariko da, eta berak Aralar mendiaren iparralde eta hegoaldeko turismo eta natura baliabideen eskaintzaren berri emanen zaie han agorrilaren 30era arte. Turismo informazio etxolaren ordutegia honakoa da: astelehenetan itxita, asteartetik larunbatera, 11:00etatik 18:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. 

Erlazionatuak

6.075 bisitari Aralarren

Guaixe 2022 eka 20 Sakana