Ur kontsumoa murrizteko premiazko eskaera

Guaixe 2022ko ira. 13a, 09:26

San Joan plazako iturria. ARTXIBOA

Zehazki lorategiak ureztatzeari eta kale eta auto garbiketak egiteari uzteko eskatu du udalak.

Uharte Arakilgo Udalak premiazko deia egin die herritarrei: soilik beharrezkoa den ura erabiltzea. Udal arduradunek azaldu dutenez, iturburuan ur emaria murriztu da eta, horregatik, eskatu dute soilik beharrezkoa den ura erabiltzea. Udalak uhartearrei eskatu die lorategiak ureztatzeari uzteko eta kale eta autoen garbiketak urarekin ez egitea. 

Sakanan lau herri daude Urdalurko urtegitik urez hornitzen ez direnak: Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu eta Etxarri Aranatz. Lau herri horiek bere iturburuetatik hornitzen dira urez. 

Erlazionatuak