Adano elkartearen aldeko lehia solidarioa

Guaixe 2022ko ira. 21a, 11:08

Aurreko urtean Adanoren aldeko zumbatoia egin zuten. ARTXIBOA

Minbizia duten haurrak laguntzeko elkartearen aldeko aizkolarien eta korrilkalarien erronka izanen da irailaren 24an, larunbata, Uharte Arakilen. Adin guztietarako ekimenak izanen dira ere. 

Aizkolariak eta korrikalariak Uharte Arakilen lehiatuko dira Adano minbizia duten haurrak laguntzeko elkartearen alde. Desafioa 10:00etan hasiko da, eta 14:00ak arte, puzgarriak, txiki eta handiendako tatuajeak eta aurpegi margotzeak, herri jolasak, jostailuen merkatu txikia, gazta, txistorra, ardoa eta sagardo dastaketa eta txikiendako zunba izanen dira, besteak beste, Uharte Arakilen. 

Erlazionatuak

Larunbatean, Adanoren alde

Maider Betelu Ganboa 2022 ira 23 Uharte Arakil