Kintoen ospakizunak eta inauterietako ospakizunak bat egiten dute Uharte Arakilen. Otsailaren 16tik, osteguna, 18ra, larunbata, kintoak etxez etxe eskean ariko dira eta larunbatean bertan osakizunera mozorrotutako kuadrillak elkartuko dira. Bazkaltzera elkartuko dira eta, ondoren, kalejira eginen dute herrian zehar.