Aralarko santutegira exoeskeletoaren alde

Guaixe 2023ko mar. 27a, 14:49

Apirilaren 1ean, larunbata, Kepa Gordok Esklerosi Anizkoitza Nafarroa elkartearen exoeskeleto proiektuaren aldeko erronka solidaria eginen du Uharte Arakilen. Egun osoko programazioa antolatu dute.

Kepa Gordo mendi korrikalariak Esklerosi Anizkoitza Nafarroa elkartearen exoeskeletoaren bidezko errehabilitazio proiektuaren aldeko erronka eginen du apirilaren 1ean, larunbata: Uharte Arakildik Arakarko santutegira bedratzi aldiz jarraian igoko du. Aurreko urtean Gordok Noelia Fundazioaren aldeko ekimen solidarioan erronka bete zuen, zortzi aldiz igo zuen Aralarko santutegira. Mendi erronka ez ezik, egun osoko egitaraua antolatu dute Uharte Arakilen.

Exoeskeletoaren aldeko erronka solidaria
Apirilak 1, larunbata, Uharte Arakilgo kiroldegian

  • 10:00 Ekitaldiaren hasiera eta karpak (ATICA FM)
  • 11:00 Sakanako Herri Kirolariak.
    Jolasak haurren gunean.
  • 12:00 Zumbatoia.
  • 13:00 Pintxo solidarioak.
    Willy Folk taldearen musika emanaldia.
  • 17:00 Galarko Eskola Cendearen eta Iskiza Sakanaren gimnasia erritmikoko erakusltaldia.
    Zozketa solidarioa.
  • 18:00 Kepa Gordoren iritsiera.
    Ekitaldiaren amaiera.