Ordutegi aldaketak udaletxeko arreta ordutegian

Guaixe 2023ko eka. 9a, 11:50
Uharte Arakilgo herriko etxea. ARTXIBOA

Herriko etxean egiten ari diren lanek eragin dute.

Langileak udaletxean suteei aurre egiteko neurriak jartzen eta komuneko irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira. Horregatik, maiatza hasieraz geroztik, udalaren bulegoak lehen solairutik behekora, gaztetxokora aldatu da. Lanak aurreratuta daude eta udal langileak, atzera ere, lehen solairura bueltatuko dira lanera. Hala ere, udaletxeko lanak jendearen zuzeneko arretari eraginen diote heldu den astean. Garagartzaroaren 12an, astelehena, eta 16an, ostirala, udal bulegoak 13:00ak arte egonen dira zabalik. Hilaren 13an, asteartean, 11:00etatik 13:00etara. Eta garagarrilaren 14an eta 15ean, asteazkenean eta ostegunean, udaletxea itxita egonen da eta, beraz, ez da zuzeneko arretarik izanen.  

Erlazionatuak