Festa nagusi Uharte Arakilen

Guaixe 2023ko eka. 26a, 11:31

Udalak etxajuan uhartear berriei protagonismoa eman nahi izan zien

Uhartearrek ostiral arratsaldean ekin zieten San Joan festei. Joan zen urtean jaiotako bi umeetako baten aitak, Sergio Perez Berjerak festei hasiera ematen zien etxajua piztu zuen. Aldamenean izan zituen Leire Ganuza Fernandez bikotekidea eta Leire Ganuza Perez alaba. Perezek etxajua bota aurretik areto futboleko Nafarroako Kopan txapeldunorde izandako Aralar Mendi taldeari aitortza egin zion. 

Ondoren, Eztanda txarangak eta gaitariak musika doinuak eskaintzen hasi ziren eta horrekin aurreneko dantzak etorri ziren. Joan zen urtean jaiotakoei zapia jarri zieten udal ordezkariek plazan. Aipatutako Leirez aparte, Farida Hellal Mekerri da Uharte Arakilen jaio eta erroldatuta dagoen beste umea. Haiekin batera, herriarekin lotura dute beste lau umerendako ere herriko armarria duen ttattarra izan zen: June Lopez Gorriz, Lea Hermoso de Mendoza, Mikel eta Aratz. Haietatik lauk jaso zuten ttattarra eta gainontzekoei udalak helaraziko die. Segidan, auzatea izan zen plazan bildutakoendako. Oraindik bada zer ospatu Uharte Arakilen. 

Erlazionatuak