Benitez bigarrenez Uharte Arakilen

Guaixe 2023ko urr. 31a, 11:03
Ikasleak Ivan Benitezen azalpenak entzuten. UHARTE ARAKILGO ESKOLA

Eskolako ikasleekin izan zen.  

Uharte Arakilgo udaletxeko erakusketa gelan Ivan Benitez kazetariaren eta argazkilariaren Nieva Ceniza erakusketa ikusgai zegoen, izen bereko liburuan oinarrituta dagoena. Erakusketa munduan barnako 40 gatazketako argazkiz osatuta da, esaterako: Mali, Siria, Kamerun, Ukrania, Libano, India, Etiopia, Mexiko… Hilaren 11n erakusketa mustu zenean Benitez bera Uharte Arakilen izan zen eta bertaratu ziren ubertearrei bisita gidatua egin zien. Hau da, argazki bakoitzaren atzean zein istorio zegoen kontatu zien. Horretarako, gainera, irudietako protagonistetako baten laguntza izan zuen. 

Bada, Benitez bera, atzera ere, Uharte Arakilen izan zen lastailaren 25ean. Herriko eskolako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak berarekin elkartu ziren eta Benitezen bidez argazkietan agertzen ziren pertsonen egoerak zein ziren ezagutzeko aukera izan zuten. Migrazio eta giza eskubideen ingurukoa  irakasgaia izan zuten ikasleek erakusketa gelan.