Kintotarako atzera kontua Uharte Arakilen

Guaixe 2024ko urt. 31a, 10:26
Kinto ubertearrak etxez etxeko eskea egiten. ARTXIBOA

Otsailaren 8tik 10era, ostegunetik larunbatera, kinto ospakizunak izanen dira Uharte Arakilen

Sei gaztek osatzen dute aurtengo kintada: June Astitz Mendoza, Maria Razkin Beraza, Irati Albeniz Garro, Eider Claver Zubieta, Ion Lizarraga Beraza eta Unai Ollo Montosa. Guztiak ere kinto ospakizunetan koloretako ileordeekin eta etxeko arropa zaharrenekin jantzita ibiliko dira herria barna. Haien dauden tokiaren berri emanen dute lagun izanen dituzten akordeoilariak eta trikitilariak. Kinto eskean ospakizuna finantzatzeko dirua jasoko dute, baina zenbait etxetan gazteei jan-edanak ere eskaintzen dizkiete. 

2024ko Uharte Arakilgo kintoen egitaraua

(gutxi gorabeherako orduak)

Otsailak 8 osteguna

15:00 Kinto bazkaria.

18:00 Kinto eskea Amurgingo baserrietan. Handik Itxesia auzoko goiko partera joanen dira.

21:30 Kinto afaria. Ondoren, parranda udalak utzitako eraikinean. Han bertan lo eginen dute kinto ospakizunen egunetan. 

Otsailak 9 ostirala

10:00 Gosaldu.

10:30 Enpresetan kinto eskea egin. Ondoren, Zerradoa auzoan. Eskolara bisita.

15:00 Kinto bazkaria.

18:00 Kinto eskea Itxesia auzoko beheko partean.

21:30 Kinto afaria, eta parranda. 

Otsailak 10 larunbata

09:30 Gosaldu.

10:00 Kinto eskea herrian.

12:30 Ihote giroarekin bat eginen dute.

15:00 Kinto bazkaria.

18:00 Kintoak ihote kalejiran parte hartuko dute.

22:00 Afaria kinto zahar eta gazteekin batera. Ondoren, parranda.