egitaraua

Kuadrillen mozorroak Uharte Arakilen

Guaixe 2024ko ots. 5a, 10:19
2023ko Uharte Arakilgo inauterietako kalejira. ARTXIBOA

Otsailaren 10ean, larunbata, Uharte Arakilgo ihoteak ospatuko dituzte.

Otsailaren 10ean, larunbata, ospatuko dituzte inauteriak Uharte Arakilen. Mozorrotutako kuadrillak eguerdian aterako dira eta elkartean bazkaltzera bilduko dira. Ondoren, kalejira eginen dute herrian zehar, gurdi musikatuarekin. Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatu ditu inauterietako inauteriak, eta ospakizunak kintoekin bat eginen dute.

Bazkarian parte hartzeko tiketak herriko tabernetan eros daitezke 20 euro elkarteko bazkideak eta bi euro gehiago, 22 euro, bazkideak ez direnak.

2024ko Uharte Arakilgo inauterietako egitaraua

14:30 Herri bazkaria, elkartean.  

18:30 Mozorro kalejira gurdi musikatuarekin.