Pisten ordenantza indarrean sartzear da

Guaixe 2024ko ira. 20a, 11:41

Uharte Arakilgo ikuspegia. ARTXIBOA

Lastailarekin batera izanen da.

Uharte Arakilgo Udalak landa bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza onartu zuen. Udalak orain jakinarazi du pisten ordenantza lastailaren 1ean sartuko dela indarrean. Ordenantzan jasoa dago pistetan ibiltzeko udalaren txartela beharko dela. Horretarako, udaletxetik pasa beharko dute interesatuek. Informazioa nahi duenak udaletxera jo dezake. Ordenantza udalaren uhartearakil.com webgunean irakurgai dago, dokumentuak atalean. 

Erlazionatuak