Argali Holdingena den Mutilarena SM enpresak sustatu ditu lanak. San Joan kalearen 6. zenbakian dagoen Erroetxearen beheko partean jatetxea eta goiko solairuetan hotela izanen da. Haren aldamenean, Ostatuzarra etxea dago, San Joan kaleko 4. zenbakian. Haren beheko solairuan turismo zerbitzuekin erlazionatutako zerbitzuak eskainiko dira. Lehen solairuan gimnasio zerbitzua, fisioterapia eta spa izanen dira eta goiko solairuan, azkenik, bi apartamentu.