Atzerapena eskoletan egin beharreko lanetan

Guaixe 2024ko urr. 21a, 11:26

Uharte Arakilgo eskola. ARTXIBOA

Proiektua idatzi eta zuzentzeko lanak eman gabe gelditu dira. 

Uharte Arakilgo Udalak ikastetxe publikoaren eraikineko inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa eta energia-eraginkortasuna hobetzeko obra proiektua egiteko eta zuzentzeko proiektua idazteko deialdia egin zuen. Bi enpresa aurkeztu ziren deialdira, baina hainbat arrazoi tarteko udalak erabaki zuen deialdiko plegua betetzen ez zutela eta deialdia hutsik utzi du.