2024/10/25 - 2024/11/03 18:30

Jardunaldiak

Artoaren inguruan

Artoaren inguruan
Plaza, Uharte Arakil

Azaroaren 2an eta 3an, larunbata eta igandea, II. Arte jardunaldiak izanen dira, Uharte Arakilen. Besteak beste, auzolanean arto uzta bilduko dute; bi txanda izanen dira, 10:00etan eta 13:30ean eta 15:00etan eta 18:00etan, eta parte hartzaileek izena ematean txanda noiz eginen duten aukeratu behar dute.

672 688 591 telefonoan edo dastatusakana-ren instagramean eska daiteke informazio gehiago eta eman daiteke izena; izena ematea doakoa da eta parte hartzaileek ekotalo bat eta edaria doan izanen dute.

Gainera, haurrendako talo tailerra izanen da, baita talo postuak, arto hazien banaketa eta Nafarroako Hazien Sareko postua ere.

Urriaren 25ean, ostirala, bertako hazien inguruko hitzaldia izanen da.

Jardunaldia urriaren 26an eta 27ko astebururako deituta zegoen, baina eguraldi txarraren aurreikuspenak zirela eta, antolakuntzak aste bat atzeratzea erabaki du.

II. ARTO JARDUNALDIAK
Uharte Arakil

Urriak 25 ostirala

18:30, Alhondegia

Hitzaldia: Landatutako bioaniztasuna. Bertako hazien eta barietateen berreskurapena eta mantentzea.Ondoren, antzinako artozko produktuen dastaketa eta erakusketa partehartzeilea Ekotaloren eskutik.

Azaroak 2 eta 3, larunbata eta igandea

10:00 - 13:30 Arto uzta auzolanean biltzeko goizeko txanda.

14:00 Haurrendako doako talo tailerra.

15:00 - 18:00 Arto uzta auzolanean biltzeko goizeko txanda.

18:00 Haurrendako doako talo tailerra.

Egunean zehar, talo postua, arto hazien banaketa eta Nafarroako Hazien Sareko postua.