Estatu kolpea pasa eta 88 urtera, Uharte Arakilen frankismoak errepresaliatutakoak eta eraildakoak izan zituzten gogoan. 1936-2016 Uharte Arakil 80 urte memoria galtzen taldeak antolatu zuen ekitaldia. Herriko seme-alaben plazan dagoen oroigarrian egin zen igandean. Ubertearrak, errepresaliatutakoen senideak eta udal ordezkariek parte hartu zuten ekitaldian.
Antolatzaileek lore eskaintza eginez errepresaliatuak omendu zituzten. Aldi berean, gogoratu zuten fusilatutako hiru ubertearretatik bakarrik Victor Martirena Alegriaren (22 urte) gorpua agertu dela, eta Silverio Astiz Ezkurdia (59 urte, alkatea) eta Silverio Astiz Lakuntza (21 urte) aita-semeen gorpuak oraindik ez dituztela opatu. Memoria, justizia eta erreparazioa ez dagoen bitartean ekitaldia egiten jarraituko dutela gaztigatu dute antolatzaileek.