Turbina eredu gobernuaren jardunaldi batean

Guaixe 2024ko aza. 27a, 11:17

Txomin Uharte Baleztena topaketan azalpenak ematen. UTZITAKOA

Alkateak energia sortzeko egindako lanen berri eman zuen foru administrazioak antolatutako jardunaldi batean. 

Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Planen esparruan toki erakundeek egindako zazpi udal jarduera aurkeztu ziren azaroaren 21ean, ostegunean. Alkatetzen Itunaren II. Jardunaldi horretan hizlari gisa parte hartu zuenetako bat Uharte Arakilgo alkate Txomin Uharte Baleztena izan zen. Bargako ur ekarriko hodian turbina eta ur biltegian eguzki plakak jarriz elektrizitatea sortzeko proiektuaren berri eman zien bilkuran parte hartu zutenei.