Aterpeko lanen bigarren fasea eman nahi du udalak

Guaixe 2025ko mar. 18a, 11:48

Gaur egun lehen faseko lanak aurreratuta daude.

Etorkizunean erromesendako eta zikloturistendako aterpetxe gisa erabiliko den eraikin bat eraikitzeko lanen bigarren faseko lanak eman nahi ditu Uharte Arakilgo Udalak. Zehazki egitura jaso eta inguratzailea egiteko lanak. Lanek 292.200,24 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Obra bere gain hartu nahi duen enpresak bere eskaera martxoaren 21eko 20:00ak arte aurkez dezake. Kontratua bereganatzen duenak lanak egiteko 150 egun izanen ditu. Uharte Arakilgo Udalak lana finantzatzeko Europar Batasunak finantzatutako Next Generation Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko Turismo Jasangarritasunerako Planeko dirulaguntza lortu du Cederna-Garalurren bidez.  

Udalak aterpea egiteko lanak hiru fasetan banatu zituen. Gaur egun lehen faseko lanak aurreratuta daude, zimenduak eta lurpeko instalazioak egiteko lanak hain zuzen ere. Lanen atzeneko fasea eraikina janztea izanen da. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!