Uharte Arakilgo Udalak San Migel ikastetxe publikoko inguratzaile termikoaren birgaitze energetikorako obra kontratua emateko deialdia egin du. Obra bere egin nahi duenak eskaintza apirilaren 14ko 14:00ak arte aurkez dezake. Egin beharrekoak sei hilabetetan despeditu beharko dira. Lanen aurrekontua 607.604,25 eurokoa (BEZ barne) da. Lan hori finantzatzeko udalak Europako Batasuneko Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planeko (DUS 5000 programa) finantziazioa du.