Udalak biomasa galdara instalazio lanak kontratatu nahi ditu

Guaixe 2025ko mai. 13a, 11:19

Uharte Arakilgo eskola. ARTXIBOA

San Migel eskola publikoan jarri beharko da.

Uharte Arakilgo Udalak eskola publikoan biomasako galdara instalatzeko lanak emateko deialdia egin du. Egiteko horregatik udalak 86.580,25 euro ordainduko ditu. Eskaintza aurkeztu nahi duenak maiatzaren 21eko 12:00ak arteko epea du. Behin kontratuta sinatuta, enpresak bi hilabete izanen ditu lanak despeditzeko. Lanak finantzatzeko Uharte Arakilgo titulartasun publikoko eraikinak birgaitzeko berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planaren berroneratze programaren eta erronka demografikoaren esparruko dirulaguntza du, Dus 5000 programarena hain zuzen ere.