Hizketan

"Trinitate egunean, meza kalean eginen den bitartean, ate berria jarriko dute santutegian"

Alfredo Alvaro Igoa 2025eko ekainaren 9a

Aralarko santutegiari buruzko jardunaldia hartu zuen Lakuntzetxek. Aurretik izandako Europako San Migel Santutegien eta Bideen Europako Sarearen urteko topaketaz eta santutegiko ate berriaren ekarreraz hizketatu gara santutegiko kaperau Alfonso Garziandia Goñirekin.