Militarrek ariketak egin zituzten Uharte Arakilen

Guaixe 2025ko eka. 19a, 09:59

Militarrak abiatzeko prestatzen. UTZITAKOA

Militarrak bi kamioitan etorri ziren, atzo, garagartzaroak 18. 

Goizean Itxesiko futbol zelaiaren ondoan kamioiak aparkatu ondoren, handik 20 bat militar jaitsi ziren motxila handiak bizkarrean hartuta. Espainiako lurreko armadak Aitzoainen duen kuartelean egoitza duen America infanteriako Erregimentua 66, Mendi Ehiztariena da ibarreko mendiak praktiketarako leku gisa hartzen duena. Udako mendiko instrukzio teknikoak egiten ditu erregimentuak hainbat mendi ingurutan. Soldaduak trebatzeko mendi martxak, eskalada, auto erreskate praktikak edo bestelakoak egiten dituzte. 

Hain justu atzo, garagartzaroak 18, 49 urte bete ziren bost etxarriar hil zirela Espainiako militarrek mendian utzitako lehergailu batek eztanda egin ondoren. Morteroa txatarra zelakoan jaso zuen etxarriar batek eta etxean manipulatzen ari zela lehertu zen. 

Erlazionatuak