Amaia Madinabeitia Beraza kazetari ubertearra izanen da Nafarroako Arartekoaren kabinete buru berria. Ardura hori zer den badaki ubertearrak, izan ere, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilari Carlos Esparzaren kabineteko burua izan zen 2007 eta 2009 urteen artean.
Madinabeitia Informazio Zientzietan lizentziaduna da, Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Besteak beste, COPE Navarran, EFE Agentzian, Popular Television, Diario de Navarran eta ADN Vivir Pamplonan aritu da albistegietako zuzendari eta programen aurkezle lanetan. Bestalde, erakunde, enpresa eta kultura izaerako ekitaldien aurkezle ere bada. Azken 15 urteetan Navarra Television-eko magazinen buru izan da. Madinabeitiak 2024an Menina sarietako bat jaso zuen bere ibilbide profesional zabalagatik.