Artzai Eguna berezia

Guaixe 2025eko abuztuaren 1a

2024ko Artzain Eguna. ARTXIBOA

Abuztuaren 31n, ostirala, Nafarroako 57. Artzai Eguna izanen da, Uharte Arakilen. Jose Mari Ustarroz eguneko kidea zena gabe eginen duten lehenengoa. 

Artzainak omentzea eta haien produktuak bultzatzea eta ogibidearen garrantzia aldarrikatzea da Uharte Arakilen ospatzen den Artzai Eguna. Aurten, abuztuaren 31n, igandean, 57. edizioa izanen da. Aralar Mendi elkarteak antolatzen du artzainen festa, eta aurtengoa "ezberdina" izanen dela esan dute, izan ere, maiatzean Jose Mari Ustaroz zendu zen, "Artzai Egunari lotutako bizitza baten ondoren, artzaintza eta bere inguruko guztia defendatu eta bultzatu izan zuen". 

Omenaldia
Jose Mari Ustarroz 1968tik aurrera egon da Artzain Eguna antolakuntzan, eta ezaguna izan da euskal artzain txakurraren defendatzaile sutsu bezala, baita ardi esne gordinarekin egindako gaztaren alde egin duen lanagatik ere; 17 urtez Idiazabal jatorizko deituraren lehendakaria izan zen. 

Horregatik, egindako lana eskertzeko, 44. urteurrene beteko duen ardi latxaren esne gordinarekin egindako gazta lehiaketari bere izena ematea erabaki dute antolatzaileek: Jose Mari Ustarroz Nafarroako latxa ardien arrazako ardien esne gordinaz egindako gazta txapelketa. 

Ustarrozi egindako omenaldia ez ezik, Fermin Leizaola omenduko dute ere, Artzai Egunarekiko izan duen konpromisoagatik; artzaintzaren inguruan lan etnografikoa egin du. Bestetik, Nafarroako artzain txakurren 56 edizioetako 22 txapel lortu dituen Antonio Alustiza omenduko dute ere, "egun honetako beste handietako bat bihurtu da". 

Aurreko edizioaren bidetik jarraituz, festa jasangarriagoa eta irisgarria izateko bidean urratsak ematen ari dira. 

57. Artzai Eguna

10:00 Irekiera ekitaldia eta epaimahaiaren osaketa.

10:30 – 13:30 Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne gordinaren XXX. lehiaketa.

10:30 – 14:30 Jose Mari Ustarroz Nafarroako latxa ardien esne gordinaz egindako XLIV. gazta lehiaketa.
Gazta feria.
Artisautza feria.

11:00 – 13:00 XXXVI. ardi moztaileen txapelketa.

11:00 – 14:00 Artzain txakurren XXXI. erakusketa.

11:30 Artaldea herritik pasatzea.

11:45 Ardiki dastaketa.
Gazta freskoaren dastaketa.

13:00 Omenaldia: Jose Mari Ustarroz eta Fermin Leizaola.

13:30 Lehiaketaren sari banaketa eta gazta irabazlearen enkantea.

14:30 Herri bazkaria.

17:00 Nafarroako artzain txakur LVII txapelketa, Oñatiko Nazioarteko Txapelketan eta Euskal Herrikotan sailkatzeko bailagarria.