Uharte Arakilgo Udalak ur sarearen kudeaketa eraginkorragoa egin nahi du. Horretarako, sarea monitorizatu eta kontrolatu ahal izateko hainbat neurri hartuko ditu: etxeetan dauden ur kontagailuak kendu eta urrutitik irakur daitezkeen batzuekin ordezkatuko ditu; Amurgingo ur hornidurarako punpak berritu; ur sarea lau sektoretan banatuko du eta ur hornidura egoki kudeatu ezik eta ur kontsumoaren optimizaziorako urrutiko kudeaketa sistema ere jarriko du.
Lanak Ciaqua gestion del agua SM enpresak eginen ditu. Lau hilabete izanen ditu horretarako. Kontratua betetzeagatik enpresak 253.292,34 euro (BEZ barne) kobratuko ditu. Lanak finantzatzeko udalak Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko dirulaguntza du.