Etxeetan dauden 562 ur kontagailuak kendu eta urrutitik irakur daitezkeen batzuekin ordezkatzeko lanak lastailaren 2an, ostegunean, hasi ziren. Ciaqua gestion del agua SM enpresako langileak ari dira lan hori egiten. Enpresa beraren ardura izanen dira ere honako egitekoak: Amurgingo ur hornidurarako punpak berritu; ur sarea lau sektoretan banatuko du eta ur hornidura egoki kudeatu ezik eta ur kontsumoaren optimizaziorako urrutiko kudeaketa sistema ere jarriko du. Lau hilabete izanen ditu lanak despeditzeko eta trukean 253.292,34 euro (BEZ barne) kobratuko ditu. Lanak finantzatzeko udalak Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko dirulaguntza du.