Uharte Arakilgo mediku kontsultategia zabaldu zela 25 urte bete ziren azaroan. Denboraren joanak eraikinari eragin dio. Horregatik, Uharte Arakilgo Udalak kontsultategiko teilatuaren eta instalazioen berritze integrala egin nahi du. Lanak egiteko Osasunbidearen 66.253,43 euroko gehieneko dirulaguntza jasoko du.