Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen 19 gela itxiko zituela. STEILAS sindikatuko kideek gaztigatu zuenez, itxiko diren gela gehienak eremu euskalduneko landa eskoletan daude, tartean Uharte Arakil eta Arbizu daude. Sindikatukotik gaineratu dutenez, "Foru Lege berriak itundutako ikastetxeak blindatzen ditu, baina ikastetxe publikoak ziurgabetasunean uzten ditu, baldintza kaskarragoan: itxieren aurrean eta haien etorkizunari dagokinez". STEILASeko kideek azalu dutenez, "lege berri horrekin itundutako ikastetxeei aukera emango zaie unitate berriak zabaltzeko arautik kanpo dauden irizpideen baitan, baina ez publikoei. Itunak denok ordainduko ditugu, baina ez ditugu joko-arau berberak edukiko". Horregatik, exigitu dute "Hezkuntza Publikoa indartzea, behar dituen baliabidez hornitzea eta gelarik ez ixtea".